ZER DA HARRERA-ETXE IZATEA?

Harrera-etxe honetan behar bereziak dituzten animaliak ditugu: kume jaioberriak, elikatzeko biberoia behar dutenak, amak eta haien bularreko kumeak, animalia oso zaharrak eta tratamendu kronikoak dituztenak.

Harrera-etxe honen helburua da dena delako arrazoiengatik adoptatzen ez dituzten animaliei laguntzea: dela zaharregiak direlako eta gehienetan tratamendu kronikoak izaten dituztelako, dela zainketa bereziak behar dituzten kumeak direlako (biberoia, beroa…). Haien zaintzaile izaten gara behin betiko adoptatuko dituen norbait bilatzen diegun arte.

HARRERA-ETXE HONEN PARTAIDE IZATEAREN ABANTAILAK:

Egin zaitez boluntario. Harrera-etxeko kide izatea esperientzia polita eta atsegingarria izan daiteke zuretzat, eta baliagarria oso laguntza eskainiko diezun animalientzat.

Etxe batean bizitzeko aukera izango duzu, familia baten epeltasunean; beti izango baita hori animaliaz betetako aterpetxe soil batean bizitzea baino hobea.