Aterpetxea

GIPUZKOAKO ANIMALIAK ETA LANDAREAK BABESTEKO ELKARTEA (SPAPG) diru-irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta duela 50 urte baino gehiago sortu zen. 1997ko otsailean inauguratu zen aterpetxea.

Onura publikoko elkartetzat jo zuen SPAPG Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 1994ko urriaren 11n egin zuen bileran.

Hauek dira Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearen helburuak:

  • Animaliak eta landareak babestea eta zaintzea.
  • Animaliaren eskubideak babesteko lege-esparru egoki eta aurreratu bat ezartzea.
  • Gipuzkoan, ostatua eta zainketa behar duten animaliei, jabea izan edo ez, aldi baterako harrera eskaintzeko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea.
  • Animaliak eta landareak babesteari eta errespetatzeari dagokionez, arduraz jokatzeko eta laguntza emateko prest egongo den iritzi publikoa sortzea.
  • Kultura zientifikoa sustatzea, animalien higienearen alderdirik esanguratsuenak ohiko zeregin bihurtzeko.
  • Beharrezko lege-ekintzak gauzatzea, animaliak eta landareak babesteko legeria urratzen duten arau-hauste publiko edo pribatuak izaten direnean.
  • Agintariei gure esku dagoen laguntza guztia ematea animalien eta landareen babesaren eta errespetuaren alorrean.

Aurreko paragrafoan azaldutako jarduerak gorabehera, elkarteak, bere xedeak betetzeko, honako hauek egin ditzake:

  • Helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoak gauzatu.
  • Era guztietako ondasunak eskuratu eta eduki, edozein tituluren bidez, eta mota guztietako egintzak eta kontratuak egin.
  • Legeekin eta elkartearen estatutuekin bat datozen era guztietako ekintzak burutu.

Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartea elkarte pribatu bat da, eta kideen diru-ekarpenak jasotzen ditu.

Zuzendaritza-batzordea da Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkarteko kudeaketa- eta zuzendaritza-organo iraunkorra.

Urtean behin, ohiko batzarra egiten da; kide guztiek jasotzen dute batzar horretarako deia posta arruntez edo posta elektronikoz, eta hala nahi duten guztiek parte hartzen dute. Kontuak, ekitaldiko aurrekontua eta zuzendaritza-batzordearen kudeaketa onesteko egiten da batzarra.