Datuen babesa
Datuen babesa
Datu Pertsonalak Babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, adierazten dizugu zure datuak Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearen –SPAPG– titulartasunekoa den datuak tratatzeko sisteman sartuko ditugula. Elkarteak IFK hau du: 20040486 eta egoitza soziala, berriz, Usurbilgo Kalezar auzoko 84.ean (posta kodea: 20170, Gipuzkoa). Horren guztiaren helburua da zure kontsultei erantzutea eta zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea. Indarrean dagoen araudia bete dadin, GIPUZKOAKO ANIMALIAK ETA LANDAREAK BABESTEKO ELKARTEAK –SPAPG– adierazi nahi du aurretik aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoa den denboran bakarrik gordeko direla datuak.
Besterik adierazten ez badiguzu, pentsatuko dugu zure datuak ez direla aldatu, konpromisoa hartu duzula izaten den edozein aldaketaren berri emateko eta zure datuak erabiltzeko baimena dugula aurretik aipatutako helburuetarako.
GIPUZKOAKO ANIMALIAK ETA LANDAREAK BABESTEKO ELKARTEAK adierazten du datuak legeak agindu bezala tratatuko dituela, modu leial, garden, egoki, mugatu, zehatz eta eguneratuan. Horregatik, GIPUZKOAKO ANIMALIAK ETA LANDAREAK BABESTEKO ELKARTEAK konpromisoa hartzen du datuak, zehatzak ez badira, denboran luzatu gabe ezabatzeko edo zuzentzeko.
Datuen babesari buruz indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideak baliatuz, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko eta datuen tratamendua mugatzeko eta datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea gauzatu dezakezu, bai eta datuak tratatzeko baimena eman ere, zure eskaera helbide honetara bidaliz: Kalezar auzoa, 84, 20170 Usurbil, edo, bestela, helbide elektroniko honetara: refugio@protectoradegipuzkoa.com
Aukera duzu, era berean, eskumena duen kontrol agintaritzara zuzentzeko, egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztera.